Euskal Pastela Lehiaketa

Postre lehiaketak, bi modalitate izango ditu aurten: Euskal Pastel lehiaketa eta Sagar Tarta lehiaketa. Izen emate hau Euskal Pastelaren lehiaketarako da.

Parte hartzeko oinarriak:

  • Profesionalak ez diren pertsonak parte hartu ahal izango dute.
  • 18 urte izan behar dira izen-emateko unean.
  • Lehiakide bakoitzak lehiaketa batean edo bietan parte hartu ahal izango du, modalitate bakoitzeko postre bakarrarekin.
  • Postreak nahitaez etxean eginak izan beharko dira.
  • Postreak Triangulo Plazara ekarri behar dira urriaren 29an, goizeko 9:30ak eta 10:30ak bitartean. Dastatzeko prest aurkeztuko dira, erabili eta botatzeko erretilu batean.
  • Epaimahaia Eva Arguiñano, Armintz Gorrotxategi eta gonbidatu batek osatuko dute.
  • Sari banaketa 12:00ak aldera izango da.
  • Modalitate bakoitzeko irabazleak 200€ko balioa duen txartela eta bigarren saridunak 160€ko balioa duen txartela irabaziko ditu, Tolosako 4 gozotegietan produktuak erosteko.
Antolatzaileak