Gozogintzarekin lotura estua du Tolosak. Bertan sortuak dira gastronomian erreferente diren postre hainbat: Tolosako Teila eta Zigarrotxoak, Xaxu edo Gorrotxak, bonbak… Eta belaunaldiz belaunaldi iraun duten gozotegi eta gozogile horietako ekoizleek egiten duten lana balioan jarri eta gizarteratzeko antolatu da berriro ere, urriko azken larunbatean ospatzen den Tolosa Goxua azoka berezia.
Azokaz gain, etorkizuneko gozogintzaren eta sektorearen erronka berriak identifikatu eta definitzen lagunduko digun jardunaldia antolatu da, lehenengoz. Bertan, Elikerrek garatutako ‘Gozogintzaren etorkizuna’ ikerketaren emaitzen berri emango da, besteak beste.